Hondarribia

«Ez du axola norbere maila zein den, zapatilak jantzi eta emakumeon artean osasuna zaintzeko ateak zabalik ditugu»
  • Atletismoa
  • Hondarribia

«Ez du axola norbere maila zein den, zapatilak jantzi eta emakumeon artean osasuna zaintzeko ateak zabalik ditugu»

2024/11/20
2022an Emeki elkartearen eskutik martxan jarritako emakumeen running taldeak garapen azkarra izan du. Ane Bayok zuzenduta, 20 emakume biltzen dira Jostaldin astean bitan, eta “Anerenak Emakumezkoen Running Taldea” dioten kamisetak jantzita entrenatzen dute harrotasunez. Kirolak sortzen dituen endorfinek ahaldunduta, emakumeen osasun fisiko, emozional eta soziala zaintzen jarraitzeko, igandean Emekik antolatutako "Emakumeak Korrika" lasterketan parte hartzeko deia luzatu dute.