BI SEIGARREN POSTU LORTU ZITUZTEN BAT-EKOEK KLUB ARTEKO DNA MEETING-EAN

2024/01/17
BI SEIGARREN POSTU LORTU ZITUZTEN BAT-EKOEK KLUB ARTEKO DNA MEETING-EAN

Zaragozan ospatu zen proba eta Bidasoa Atletiko Taldekoek bi seigarren postu lortu zituzten, absolutu mailan eta 20 urtez azpiko taldean

Klub arteko European DNA Meeting proba ospatu zen, pasa den larunbatean, Zaragozan eta bertan izan ziren Bidasoa Atletiko Taldeko kirolariak. Hain zuzen ere, absolutu mailako eta 20 urtez azpiko taldeak aritu ziren lehian eta biak ere seigarren postuan sailkatu ziren.

Absolutu mailako taldea lehen aldiz aritu zen lehian Zaragozan ospatu zen European DNA Meeting-ean. Orain arte ez zen inoiz bertan parte hartzeko beharrezko puntuak batzera ailegatu, baina aurten bai eta seigarren postuan bukatu zuten txapelketa. Emaitzarik azpimarragarriena Aitor Fernandezena izan zen, 60 metroko hesi lasterketan marka pertsonala egin baitzuen. Horrez gain, hauek izan ziren bertze emaitza guztiak:

- 400m: Tirso Ocaña, 51,04 segundu

- Altuera: Aritz Zuazok nulo gehiegi eginda kanpoan gelditu zen

- Luzeera: Eider Zumeaga, 4,95 metro

- 60m: Laia Olascoaga, 7,90 segundu

- 60m hesi lasterketa: Aitor Fernandez, 8,57 segundu

- Pisua: Arielle Antoinette Ngole, 9,88 metro

- Erreleboa 4x400m: Mariela Beraza, Itxaso Peña, Ioritz Labandibar eta Urko Navarro, 3:27,80 minutu

“La caza": Iker Anglada, Irati Erro, Tiro Ocaña eta Carla A. Martínez, 4:55,67 minutu

20 urtez azpiko taldeak ere seigarren postua eskuratu zuen

20 urtez azpikoek esperientzia zuten dagoeneko proba honetan eta hori erakutsi zuten egindako lanean ere. Emaitza azpimarragarrienen artean, Carla Arwen Martinezek abiadura proba lortutakoa egon zen, 7,37 segundu behar izan baitzituen 60 metroko lasterketan. Marka pertsonala izan zen hau, baita klubaren errekorra eta Espainiako 20 urtez azpiko historiako bigarren markarik onena ere. Bertze emaitzak hauek izan ziren:

- 400m: Egoitz Miquelarena, 52,19 segundu

- Altuera: Aritz Zuazo 1,83 metro

- Luzeera: Luken Aizpurua, nuloa

- 60m: Carla Arwen Martínez, 7,37 segundu

- 60m hesi lasterketa: Eider Alzaga, 9,58 segundu

- Pisua: Arielle Antoinette Ngole, 10,69 metro

- Erreleboa 4x400m: Julen Tabor, Liher Ugartemendia, Uxue Garrancho eta Alaine Aguerralde, 3:27,37 minutu

- “La caza”: Julen Casado, Izaskun Sanz, Ander Aristi eta Laia Olascoaga, 4:47,24 minutu