BATEKO ATLETEK EMAITZA ONAK LORTU DITUZTE ESPAINIAKO TXAPELKETAN
23 urtez azpiko Espainiako txapelketa ospatu zen asteburuan eta BATeko atletek laugarren postu bat eta bertze bi bostgarren postu lortu zituzten
Bidasoa Atletiko Taldekoak 23 urtez azpiko pista estaliko Espainiako Txapelketan aritu dira lehian asteburuan. Bertan, Irune Muguruzak lortu du emaitzarik onena, laugarren postuan sailkatu baitzen 400 metroko lasterketan. Horrez gain, Aitor Fernandezek eta Victoria Brisok bostgarren postua eskuratu zuten proba konbinatuetan.
Irune Muguruzak lortu zuen BATeko emaitzarik onena. 400 metroko lasterketan parte hartu zuen Muguruzak. Finalerdian garaile izan zen (55,83 segundu) eta ez hori bakarrik, bere marka pertsonala gainditu zuen, klubarren errekorra eskuratu zuen eta Gipuzkoako errekorr absolutua lortzetik bi zentesimara gelditu zen. Finalean 56,04ko denbora egin zuen eta laugarren postua eskuratu zuen.
Aitor Fernandezek proba konbinatuetan parte hartu zuen eta bostgarren izan zen, galiziarren artean hirugarren. Guztira 5099 puntu eskuratu zituen, azken marka baino 300 puntu gehiago. Gainera, klubaren errekorra egin zuen. Hauek izan ziren emaitza guztiak: 60m, 7,22 segundu; 60m hesi lasterketa, 8,66 segundu; luzera jauzia, 6,54m, altuera jauzia, 1,83 m; pisu jaurtiketa, 11,06m; pertiga, 4,60m; 1000m, 2:49,52 minutu.
Victoria Briso ere proba konbinatuetan lehiatu zen eta bostgarren postuan sailkatu zen baita ere. Guztira, 3706 puntu batu zituen atletak, emaitza hauekin: 60m hesi lasterketa, 8,95 segundu; luzera jauzia, 5,50m; altuera jauzia, 1,63m; pisu jaurtiketa, 11,63m; 800m, 2:31,23 minutu.
Marta Blancok bi probetan hartu zuen parte, pisu jaurtiketan eta proba konbinatuan. Lehen proban zazpigarren postua eskuratu zuen, 10,91 metroko jaurtiketarekin, eta bigarrenean, bederatzigarren postuan sailkatu zen, 3150 puntu batuta guztira. Azkenik, Sofia Rchik hamalaugarren postua eskuratu zuen jauzi hirukoitzean. Bere jauzirik onena 11,39 metrokoa izan zen.