Zortzigarren izan da Elosegi Rion
2016/08/10
Podiumetik urrun samar gelditu da Ander Elosegi, Rioko Olinpiar Jokoetako slalom proban, C1 modalitatean. Denbora ona egin du finalean, baina bina segundoko bi penalizazio jaso ditu, ateak ukitzeagatik.
Zortzigarren geratu da azkenean irundarra. Hirugarren diploma olinpikoa eskuratu du horrela, 2008 eta 2012koen ondoren. Lorpen handia bada ere, ez du Elosegi kontsolatu. Gehiago nahi zuen, eta gehiago lortzeko gai zela ere erakutsi du, finalerdian bigarren denbora onena egin baitu. Une erabakigarrian, ordea, ez du mailarik onena eman.