ZIKLOKROSEKO AZKENA TROFEOA OSPATUKO DA BERAN

2022/01/21
ZIKLOKROSEKO AZKENA TROFEOA OSPATUKO DA BERAN
Igande honetan, urtarrilak 23, ziklokroseko Azkena Trofeoa ospatuko da Beran. Hainbat urteren ondoren, berriz ere txapelketa berreskuratzea erabaki dute antolatzaileek. Urtetan Berako herriak ziklokroseko goi mailako lasterketak eta lasterakariak bildu ditu, hala nola, 1974ko Munduko Txapelketa eta Bernard Hinault, Marino Lejarreta eta Fede Etxabe bezalako txirrindulariak. Horrela, Iruña Ziklokros Taldeak, Gure Txokoa elkarteak  eta Berako Udalak, elkarlanean,  Azkena Trofeoa berriz ere antolatzea lortu dute, honen garrantzia goraipatu eta sendotzeko. Honen inguruan gehiago jakiteko Julen Errandonearekin, Berako Udaleko kirol zinegotziarekin hitz egin dugu.