Zazpigarren postuan amaitu du liga Bidasoa Bk

2016/05/12
Zazpigarren postuan amaitu du liga Bidasoa Bk

BIDASOA B: Zamora, Mindegia, Calderón (2), Eizagirre, Gomez (1) , Martín (2), Martinez (3), D. Rincón (5), F. Rincón (5), Ruiz (4), Satrustegi (1), Zamarreño, Isidro (4).

Porrotarekin bukatu du Estatuko Lehen Mailako Liga Bidasoa Bk. 27-33 galdu zuen filialak igande eguerdian Artalekun, Egiaren kontra. Donostiarrak izan ziren nagusi, eta ondorioz, postu bat galdu zuten bidasoarrek azken sailkapenean. Zazpigarren tokian amaitu dute liga. Aurreneko aldiz aritu dira Estatuko Lehen Mailan. 17 norgehiagoka irabazi, bi berdindu eta 11 galdu dituzte.