Zazpigarren izan da Ander Elosegi Europako Txapelketan
2015/06/01
Akats txiki batek podiumetik kanpo utzi zuen larunbatean Santiagotarrak-eko Ander Elosegi Europako Slalom Txapelketan, C1 modalitateko finalean. Zazpigarren izan zen, 1'02''73ko denborarekin. Esloveniako Savsek, Alemaniako Tasiadis eta Eslovakiako Banus igo ziren podiumera. Klara Olazabal irundarrak, berriz, urrezko domina jantzi zuen patruiletan, Nuria Villarrubiarekin eta Annabel Van der Kniffekin batera. Brasilen jokatuko duten Munduko Txapelketa da urteko hitzordu nagusia palista irundarrentzat. 2016ko Joko Olinpikoetarako txartelak egongo dira jokoan.