Zapore gazi-gozoarekin bueltatu dira Leka Eneako neskak Kataluniatik
2016/01/28
Jardunaldi bitxia izan dute Leka Enea mahai tenis elkarteko neskek. Katalunian izan dira asteburuan, eta ligako bi neurketa jokatu dituzte, egun berean. Larunbat goizean Sabadellen aritu ziren irundarrak, sailkapeneko azkenaren etxean. Neurketa erosoa izan zen, eta 0-4 irabazi zuen Leka Eneak, denboraldi osoan lehen aldiz.
Atsedenik hartu gabe, arratsaldean Vic-en jokatu zuen Leka Eneak, Girbauren kontra. Norgehiagoka estua izan zen, baina 4-3 galdu zuten urdinek. Igandean etxean ariko dira Lena Eneako neskak, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan (10:30). Cartagena liderra hartuko dute. Leka Eneako mutilek atsedena izan zuten joan den astean, eta oraingoan L’Escala taldearen etxean ariko dira, larunbatean 17:00etan.