ZAISA TXINGUDIK IRUÑEAN BUKATUKO DU LEHEN ITZULIA

2023/01/05
ZAISA TXINGUDIK IRUÑEAN BUKATUKO DU LEHEN ITZULIA

Iñigo Camareroren mutilek Iruña RC taldea bisitatuko dute igandean, denboraldiko lehen itzuliari bukaera emateko

Zaisa Txingudik Iruñean hasiera emanen dio 2023 urteko neurketei. Gainera, partidu garrantzitsu bat jokatuko dute Iruña RC taldearen kontra, izan ere, final bat izanen da bi talde hauen arteko norgehiagoka. Jardunaldia igandean jokatuko da (urtarrilak 8), Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 12:00etan.

Iñigo Camarerok eta Alejandro Lasak taldea ia osorik izanen dute prest igande honetarako. Gorka Martinez, Ramon Bergua eta Oihan Arruabarrena gabe, eta Sua Varela eta Itoitz Martinen partehartzea kolokan egonik, Iruña RC taldeari aurre egin beharko dio Zaisa Txingudik. Neurketa hau final baten modua izanen da, izan ere, denboraldiko lehen itzuliari bukaera emanen diote bi talde hauek igandean. Nafarrak bidasotarrek baino zazpi puntu gehiago dituzte sailkapenean eta liderra da. Zaisa Txingudik, bere aldetik, bere bostgarren garaipena jarraian lortu nahiko du partidu honetan.

Klubak jakinarazi duenez, neurketa Iruña RC Youtubeko kanalean zuzenean ikusi ahal izanen da eta Txingudi Rugby Tabernan jarriko dutela ere argitu dute, Irungo Kale Nagusiko 11. zenbakian.

(Argazkia: Iruña RC)