ZAISA TXINGUDIK EZIN IZAN ZUEN ASTEBURUKO PARTIDA JOKATU

2022/12/13
ZAISA TXINGUDIK EZIN IZAN ZUEN ASTEBURUKO PARTIDA JOKATU

Nerbioi/UBR taldea ez zen Plaiaundin aurkeztu eta Zaisa Txingudi kirol-diziplina batzordearen ebazpenaren esperoan dago

Zaisa Txingudiko senior taldeak Nerbioi/UBR taldearen kontra zuen hitzordua pasa den larunbatean, baina azkenean ez zen partidarik jokatu. Izan ere, aurkariak ez zituen jokalari nahikoak bildu jardunaldiari aurre egiteko eta beraz, ez ziren Plaiaundin azaldu. Gertakari honek bidasotarren sailkapenean izanen duen eragina jakiteko, Iñigo Camarero eta Alejandro Lasaren taldea kirol-diziplina batzordearen ebazpenaren esperoan dago.

Bertze aldetik, klubeko 18 eta 16 urtez azpiko taldeek ere ez ziren emaitza positiboekin etxera bueltatu. Lehenak Zarautz/Beltzak taldearen aitzinean 62-0 galdu zuten. Bigarrenak ere, Logroñon aritu ziren eta bertan, indartsu dagoen Riojaren kontra, 69-5eko markagailua lortu zuten.

(Argazkia: Jordi Blasi)