ZAISA TXINGUDIK DENBORALDIKO BIGARREN GARAIPENA ESKURATU DU

2022/10/31
ZAISA TXINGUDIK DENBORALDIKO BIGARREN GARAIPENA ESKURATU DU
Bera Bera 17
33 Zaisa Txingudi

Bidasotarrek Bera Bera taldea hartu zuten mendean, 17-33ko markagailuarekin

Zaisa Txingudik ezinhobe hasi zuen Bera Beraren kontrako partida. Hala ere, bigarren zatian maldan gora jarri zitzaien neurketa, baina markagailuari eusten jakin zuten eta azkenean, 17-33ko markagailuarekin garaipena eskuratu zuten bidasotarrek. Horrela, denboraldiko bigarren garaipena eskuratuz.

Neurketaren lehen minutuetan lan ona erakutsi zuen Zaisa Txingudik Bera Bera taldearen zelaian. Hamargarren minuturako, talde bidasotarrak bi entsegu eta hamalau puntuko aldea eskuratu zuen. Donostiarrak honi buelta ematen saiatu ziren, baina entsegu bakarra lortu zuten, 5-14koa ezarriz. Atsedenaldiaren aitzinetik gainera, Txingudik markagailuko tartea zabaldu eta 5-26koa lortu zuten.

Bigarren zatian berriz, talde bisitaria sufritzen hasi zen. Bidasotarrak zigor kolpeak egiten hasi ziren eta Bera Berak aukerak izan zituen markagailuan hurbiltzeko. Etxekoek hauek aprobetxatuta, bi entsegu eta eraldaketa bat egin zituzten. Hurrengo minutuetan, Zaisa Txingudiren onerako, bi taldeetan kanporaketak egon ziren, diziplina faltagatik, eta horrela, markagailuari eutsi ahal izan zioten bisitariek, 17-33koa ezarriz neurketa bukaerarako. Horrela, garaipena Zaisa Txingudirentzat izan zen azkenean.

16 urtez azpiko taldeak porrota jaso zuen Getxon

Zaisa Txingudiko 16 urtez azpiko taldeak, bertze aldetik, ezin izan zuen Getxo gainditu larunbat goizean. Lehen minutuetan jokoan sartzea kostatu zitzaien bidasotarrei eta hori markagailuan islatu zen. Nahiz eta Txingudi honi buelta ematen saiatu zen, ezin izan zuen lortu eta azkenean, 31-15eko markagailuarekin galdu egin zuten.

Argazkia: Laura Selgas