Zaisa Txingudik denboraldiko azken neurketa jokatuko du Plaiaundin

2025/04/04
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Arratiko Zekorrak taldea jasoko du etxean, bihar (apirilaren 5ean), 16:00etan. Garaipenaren bila joanen da denboraldiko azken aurreko partiduan mugako taldea, bere aurkari zuzena sailkapenean gainditzeko helburuarekin.
Zaisa Txingudik denboraldiko azken neurketa jokatuko du Plaiaundin
Txingudi RC

Txingudi Rugby Klubeko Zaisa Txingudik denboraldiko azken aurreko neurketa jokatuko du asteburu honetan, etxean jokatutako duen azkeneko izanen denen. Mugako taldeak Arratiko Zekorrak jasoko du etxean, bihar (apirilaren 5ean), 16:00etan. Sailkapeneko aurkari zuzena da talde bisitaria, puntu bakarreko aldearekin goitik dagoena, eta etxekoek garaipena eskuratu nahi dute, hau gainditzeko. Iñigo Camarero eta Leire Muñoz Caoren mutilek modo txukunean bukatu nahi dute denboraldia eta horreatarako, ezinbertzekoa zaie jardunaldi honetako bortz puntuak irabaztea. 

14 urtez azpiko Gipuzkoako txapelketaren finala begi bistan

14 urtez azpiko Txingudi/Orereta/Baztan taldeak Gipuzkoako Ligako finalerdiko itzuliko partidua jokatuko dute bihar ere, 10:30ean, Donostiako Aiete zelaian. Hernani/Atletico San Sebastian izanen dute aurkari asteburu honetan ere, eta abantaila garrantzitsuarekin doazte hara mugakoek. Izan ere, pasa den asteburuan, 45-10eko garaipena eskuratu zuten Plaiaundin. 

16 urtez azpikoak eta eskolako errugbilariak

16 urtez azpiko Txingudi/Baztanek Arrasatera bidaiatu beharko du asteburuan, Hiruherri taldearen kontra lehiatzeko. Partidu hau Euskal Ligako azken fasearen hasiera izanen da eta bihar jokatuko da, 11:15ean. 

Eskolako errugbilariek berriz, Errenterian izanen dute hitzordua bihar, Gipuzkoako Federazioak antolatutako eskolen topaketan parte hartuko baitute. 10 eta 12 urtez azpiko taldeak joanen dira.