ZAISA TXINGUDIK ATLETICO SS HARTUKO DU PLAIAUNDIN IGOERA FASEA JOKATZEKO

2023/04/19
ZAISA TXINGUDIK ATLETICO SS HARTUKO DU PLAIAUNDIN IGOERA FASEA JOKATZEKO

Joaneko neurketa apirilaren 22an jokatuko da Plaiaundin, itzulerakoa berriz, maiatzaren 6an Hernaniko Landaren

Zaisa Txingudik Euskadiko Ohorezko mailara igotzeko play-offa jokatuko du datozen asteotan, Atletico San Sebastian taldearen kontra. Zehazki, joaneko partidua larunbat honetan (apirilaren 22an) jokatuko dute bi talde hauek Plaiaundin, 17:00etan. Itzulerako neurketa berriz, Hernaniko Landaren jokatuko da maiatzaren 6an.

Atletico San Sebastian taldea gainditu beharko dute Iñigo Camarero eta Alejandro Lasaren mutilek Ohorezko mailara igotzeko txartela irabazteko. Ligan erakutsi duten moduan, donostiarrak sasoi onean daude eta ez da kanporaketa erraza izanen. “Presioa ondo kudeatzea ezinbestekoa” izanen dela argitu du Camarerok, hori baita gakoa aurkaria kontrolpean edukitzeko.

Talde donostiarra aurredenboraldian izan zen Plaiaundin azken aldiz. Orduan, neurketa parekatu bat jokatu zuten bi taldeek eta, hain zen argia euren arteko berdintasuna, markagailua hutsean zutela bukatu zela norgehiagoka. Hori baino pixkat gehiago erakutsi beharko dute oraingoan etxekoek, baina gai direla sinetsia aterako dira zelaira.

16 urtez azpiko taldea Uribealdearen kontra

16 urtez azpiko taldeak ere hitzordua izanen du larunbat honetan, apirilaren 22an. Uribealdearen kontra arituko dira Txingudiko gazteak, aitzineko asteburuan jokatu behar zen neurketa ospatzeko.