ZAISA TXINGUDIK ARRATIKO ZEKORRAK GARAITU ZUEN
Igorren aritu ziren bi taldeak elkarren kontra eta 17-20ko markagailuarekin irabazi zuten mugakoek
Zaisa Txingudik garaipena eskuratu zuen pasa den asteburuan Arratiko Zekorrak taldearen kontra. 17-20ko markagailuarekin irabazi zuten mugakoek, ia partidu guztian zehar nagusi izan ondotik.
Igorreko zelaia eskenatoki zaila zen Zaisa Txingudirentzat, izan ere, 2019tik ez zuela garaipenik lortzen bertan. Hala ere, indarrez joan zen hara eta garaipena lortu zuten. Puntuak batzen lehena izan zen, gainera, Iñigo Camareroren taldea, Adur Manterolaren eskutik (0-3). Honen ondotik, etxekoek markagailua ireki zuten, baina 3-7koarekin ailegatu ziren bi taldeak atsedenaldira.
Bigarren zatian, etxekoak indartsuago zelairatu ziren eta aldea handitzen lortu zuten zigor kolpe baten bidez, baita entsegu eraldatu baten bidez ere (3-17). Hala ere, txartel hori bat jaso zuten eta bidasotarrek hori aprobetxatu zuten puntuak batzeko. Carlos Lorak hagetatik hurbil utzi zuen baloia eta Ekain Hiribarrenek baloia sartu zuen, 10-17koa ezarriz. Hamar minutu geroago, Romas Solisek emaitza berdindu zuen (17-17) eta azken minutuetan, Adur Manterolak emaitza irauli zuen taldeari garaipena ahalbidetuz (17-20).
Honen ondotik, Zaisa Txingudik sailkapeneko goiko postuetara hurbildu da, denboraldia bukatzeko sei jardunaldi falta direnean. Heldu den astean, aurkari zuzen bat jasoko du taldeak Plaiaundin: Zarautz B/Beltzak.
(Argazkiak: Yaiza García)