ZAISA TXINGUDI RUGBY TALDEA IGOERA POSTUETAN

2019/01/30
Irundarrek garaipena eta bonuseko puntua eskuratu zuten Gasteizko Gaztedi taldearen aurrean, horrela, sailkapeneko bigarren postuan kokatu dira
ZAISA TXINGUDI RUGBY TALDEA IGOERA POSTUETAN
Zaisa Txingudy Rugby Club 31
12 Gaztedi

Larunbatean Gaztedi talde gasteiztarrak Plaiaundiko zelaia bisitatzen zuen. Txingudi Rugby Clubak igoera postuetan mantentzeko garaipena behar zuen eta jakinaren gainean ziren norgehiagoka gogorra izango zela, izan ere, Gaztedi oso talde gogorra da.

Egunak lagundu bazuen ere, zelaia lokatzez josita zegoen. Lokatzak asko baldintzatu zuen neurketa, oso geldoa izan zen eta aurrelariek garrantzi handi izan zuten. Nolabait, zelaiaren ezaugarriak gazteiztarrentzat onuragarriak ziren, oso aurrelari onak baitituzte.

Hala ere, Txingudi Rugby Clubak etxean jokatzen zuen eta lehen minutuetatik jokoa bereganatu zuten. Gogor presionatu zuten defentsan eta hirugarren minutuan lehen entsegua lortu zuten (0-5). Baina Gaztedi taldea ez zen kokildu eta irundarren formula berdinarekin 11.minutuan neurketa berdindu zuten entsegu baten bidez (5-5).

15.mintuan gasteiztarrak jokalari gutxiago batekin geratu ziren eta irundarrek egoera ezinhobe baliatu zuten markagailuan abantaila erosoa lortzeko. 18.minutuan Roman Solisek Gaztediren defentsa gaindituta entsegua gauzatu zuen, eta bi minutu geroago Alejandro Agirrek berdina egiten zuen markagailuan 19-5ekoa ezarriz. 25.minutuan jokalari kopuru berdinarekin zelaian, Txingudi Rugby Kluba jokalari gutxiago batekin geratzen zen, txartel hori bat jaso zuten eta egoera 180ºko buelta eman zuen. Egoera deserosoa bazen ere, Txingudi Rugby Klubak oso ongi defendatu zuen eta mele baten bidez, “Pachi” Garciak beste entsegu bat gauzatu zuen (26-5). Atsedenaldia iritsi baino lehen erasoko bonusa lortu zuten irundarrek, beraz, ez zen nolanahiko entsegua izan.

Bigarren zatia oso zaila egin zitzaion etxeko taldeari. 43.minutuan txartel hori berri bat jaso zuten irundarrek eta 52.enean, lehen jokalaria berreskuratu baino lehen, falta asko errepikatzearen ondorioz partiduko hirugarren txartel horia jaso zuten. Norgehiagokaren une batean 13 jokalarirekin aritu zen Txingudi Rugby Kluba, bi jokalari gutxiagorekin. Nekeak defentsa lana zaildu zuen eta irundarrak faltak egiten jarraitu zuten, baina Gaztedik entsegurik gauzatu gabe jarraitzen zuen. 62.minutuan ordea, asko saiatuko ondoren, gasteiztarrek neurketako bigarren entsegua lortu zuten (26-12).

Neurketaren azken minutuetan, Txingudi Rugby Klubak jokoaren erritmoa berreskuratu zuen eta 68.minutuan partiduko azken entsegua gauzatu zuten (31-12). Gasteiztarrek ez zuten etsi, baina irundarren defentsa gogorrak norgehiagoka 31-12ko markagailuarekin bukatzea ahalbidetu zuen.

Garaipen berri bat Txingudi Rugby Klubak lortzen duena eta jada bi dira jokatu eta irabazi behar dituzten partiduak igoera fasean parte hartzeko. Lortutako garaipen eta bonus puntuen bidez irundarren esku dago sailkapeneko bigarren postua eskuratzea. Horretarako, geratzen zaizkien bi norgehiagokak irabazi beharko dituzte, lehena datorren astean Uribealdearen aurka Plentzian.