ZAISA TXINGUDI RUGBY KLUBA IGOERA FASEAN JOKATUKO DU

2019/02/21
ZAISA TXINGUDI RUGBY KLUBA IGOERA FASEAN JOKATUKO DU
Zaisa Txingudy Rugby Club 69
5 Funes

Larunbatean Funesen aurka aritu ziren Plaiaundin eta hurrengo fasean sailkatzeko beharrezko zuten garaipena eta erasoko bonuseko puntua eskuratu zuten

Zaisa Txingudi Rugby Klubak zituen etxeko lanak bete zituen, Funes 69-5 irabazi zuten eta erasoko bonuseko puntua erdietsita hurrengo faserako txartela eskuratu zuten ere. Bertan, mailako beste multzoko lehen bi sailkatuen aurka arituko da, hau de, Elorrioren, Sararen eta Errioxaren edo Bilboren aurka lehiatuko dira martxoaren 9tik aurrera.

Larunbateko neurketan zentratuz, hasiera batean norgehiagoka erraza espero zuten bidasoatarrek, baina partidua ez zen hasi aurreikusten zuten bezala. Lehen minutuak nafarroako taldea izan zen nagusi eta bidasoatarrek baloia eskuratzen zutenean, oso gutxi irauten zitzaien euren eskuetan. Konfiantza gehiegirekin atera ziren neurketa jolastera eta lehen minutuetan arerioa gutxiestea ez da ona izaten.

Funesek zuen nagusitasuna lehen puntuak eskuratu zuten arte iraun zuen. 17.minutuan mele batetik irten ostean, bikain mugitu zuen Funesek baloia eta partiduko lehen entsegua gauzatu zuten (0-5). Entseguaren ostean Zaisa Txingudi Rugby Kluba esnatu zen eta azkar erreakzionatu zuen. Baloiaren jabetza eskuratu zuten eta defentsan presio handiagoa eragiten hasi ziren. Horrela, 21.minutuan zigor kolpe baten ostean etxeko taldeak neurketa beridindu zuen (5-5). Hiru minutu geroago, Zaisa Txingudi Rugby Klubaren jokalariek nafar defentsa gainditu zuten berriz eta entsegu berri bat lortu zuten (12-5). Berriro ere hiru minutu pasa behar izan bidasoatarren hirugarren entsegua iristeko, kasu honetan ruck on baten ondoren 19-5ekoa ezarri zuten markagailuan.

Jarraian lortutako hiru entseguen ondoren, Funes egoerari gainjarri zen eta neurketa berdindu egin zen nahiz eta baloiaren jabetza bidasoatarrek zuten. Funesek ez zuen arrisku gehiegirik sortzen eta defentsan gaizki jaurtitako ostikada batek Zaisa Txingudi Rugby Klubak laugarren entsegua gauzatzea ahalbidetu zuen; eta entseguarekin batera, hain garrantzizkoa zuten erasoko bonus puntua. Azken entsegu honekin atsedenaldira 26-5koarekin iritsi zen, nahiz eta lehen 20 minutuetan maila kaxkarra erakutsi, lau entsegu lortzeko gaitasuna izan zuten bigarren zatia hasi baino lehen.

Zaisa Txingudi Rugby Klubak ezin zuen lehen zatiko akats bera egin eta bigarren zatia energiaz beterik hasi zuten. 41.minutuan talde lan bikain bat burutu eta gero, 33-5ekoa markagailuan ezartzeko entsegua lortu zuten. Baina ez nahikoa, bi minutu geroago, Funesen defentsa gaizki kokatuta zegoela aprobetxatuz entsegu berri bat erdietsi zuten eta ondoren, 45.minutuan, zigor kolpe bat baliatuz entsegu berri bat eskuratu zuten. Lau minututan 45-5ekoa ezarri zuten markagailuan.

Hurrengo minutuetan Funesek baloiaren jabetza handiago izan zuen, baina 51.minuturarte izango zen soilik, izan ere, touch baten irteeran, Zaisa Txingudi Rugby Klubak zelaiaren hiru laurdenetan baloia berreskuratu zuen eta beste entsegu bat gauzatu zuten (52-5).

Funesek etsi egin zuen eta bidasoatarrek lan gutxi eginda beste hiru entsegu erdietsi zituzten. Horrela, 69-5ekoarekin norgehiagoka amaierara iritsi zen. Ez zen gehiagorako denborarik geratzen eta lehen zatia gaizki hasi bazuten ere, Zaisa Txingudi Rugy Klubak hurrengo faserako txartela eskuratzeko egin beharrekoak bete zituen.