ZAISA TXINGUDI ETA LA UNICA AURREZ AURRE
Bidasotarrak Iruñeara joango dira larunbatean La Unica taldearen aurka lehiatzeko
Liga bukatzeko lau jardunaldi falta direnean, Zaisa Txingudi Iruñeara joango da La Unica taldearen aurkako neurketa jokatzeko. Iruindarrak sailkapeneko liderrak dira, eta bidasotarren helburua bonus puntua lortzea izango da. Partida larunbatean ospatuko da, arratsaldeko 15:30ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zelaian.
Camarero eta Herreroren mutilak hitzordu zaila izango dute larunbat honetan, izan ere, aurtengo denboraldiko liderraren aurka neurtu beharko dira, Iruñeako La Unica taldearen kontra hain zuzen ere. Xabi Sanchez jokalariak aipatu duen moduan, “Ligako talde indartsuena” da hau, “partida guztiak irabazi dituzte, abantailarekin gainera”. Plaiaundi bisitatu zuten aurreko aldian ere 3-98ko markagailuarekin menderatu zuten mugako taldea, nahiz eta etxekoak aurretik hasi neurketa.
Sanchezek esan duenez, “argi dugu oso partidu zaila eta gogorra izango dela”. Hala ere, irundarrek badute helburu garbi bat: Bera Bera B-k baino puntu bat gehiago lortzea, sailkapeneko hamargarren postua atzean uzteko, jaitsiera zuzena ziurtatzen duen postua alegia. Hala ere, jokalariak argitu bezala, irundarrak gogor saiatuko dira ahalik eta lehiakorren izaten zelaian: “Saiatuko gara partidu honetan puntu hori lotzen. Azkeneko neurketa jokatu duen talde bera arituko gara eta gure lana ahalik eta hoberen egiten ahaleginduko gara”.
(Argazkia: La Única Rugby Taldea)