ZAISA TXINGUDI ETA DURANGO RT AURREZ AURRE

2022/03/18
ZAISA TXINGUDI ETA DURANGO RT AURREZ AURRE

Zaisa Txingudi Durango RT-ren aurka arituko da bihar, arratsaldeko 16etan

Bidasotarrek Durangora bidaiatu beharko dute bihar, bertako Durango RT taldearen aurka lehiatzeko. Ligako 16. jardunaldia izango da hau eta arratsaldeko 16etan ospatuko da. Txingudikoek baja askorekin egin beharko diote aurre neurketa honi, baina beraien helburua lortzeko borrokan ibiliko direla azpimarratu dute.

Zaisa Txingudik bere defentsa lan onena zelairatu beharko du bihar Durangon, izan ere, bertako taldearen ezaugarri nagusienak kontaktu gogorra eta eskura azkar jokatzen dutela dira. Beraz, bidasotarrek, aurreko asteetan egin duten moduan, ahalik eta defentsa eraginkorrena erakutsi beharko dute bihar ere. Gainera, taldeak duen helburu nagusia lortzeko ere ezinbestekoa izango da lan hau. Irundarrek Bera Bera B-k baino puntu bat gehiago eskuratzea dute begiz jota, honek zuzeneko jeitsiera postutik aldentzea ekarriko liekelako.

Bi talde hauek aurrez aurre aritu ziren azkeneko aldian, Durangok 3-45 irabazi zuen Plaiaundin. Hala ere, etxeko taldeak ez zion erraz utzi neurketari ihes egiten eta jokoa zaildu zien bizkaitarrei. Bihar ere, Txingudik oraindik gehiago estutu nahiko du Durango eta horren bila joango dira, nahiz eta bajek taldea murriztu duten. Aurretik galduak zituzten jokalarien taldeari, Jon Mediavillaren baja gehitu behar izan diote. Dena den, hurrengo asteetan zenbait taldekide berreskuratuko dituztela ere azpimarratu dute, hala nola, Rodri Combina, Xabi Sanchez, Joao Costa eta Iker Tejero.