ZAISA TXINGUDI ERRUGBI TALDEAK KOLPE GOGORRA JASO ZUEN DURANGON

2020/01/23
ZAISA TXINGUDI ERRUGBI TALDEAK KOLPE GOGORRA JASO ZUEN DURANGON
Durango 90
3 Zaisa Txingudi Rugby Club

Asteburu gogorra izan zen Zaisa Txingudi Errugbi Klubarentzat, 90-3 galdu zuten Durangoren aurka eta egoera hobetu gabe jarraitzen dute

Larunbatean ligako talde gogorrenetariko baten aurka jokatzeko Durangora bidaiatu zuen talde bidasoatarrak. Partida zelai artfizialean jokatu zen, etxeko taldeari mesede egiten zion zelaian, baina ez zen zelaiaren ondorioa izan irundarrek erdietsi zuten emaitza. Durangoko taldea norgehiagoka osoan zehar, Zaisa Txingudi Errgbi Kluba txikitu zuen. Jardunaldi honen ostean, talde bidasoatarrak zazpi punturekin sailkapeneko azken aurreko bezala jarraitzen dute.

Partidako hastapenetan, neurketak ez zuen jabe argirik izan, Durangoko taldeak 5.minutuan neurketako lehen entsegua lortu zuten arte (5-0). Entsegu horri, erantzuna eman zion Zaisa Txingudi Errugbi tadeak, eta 5-3ra hurbildu ziren zigor kolpe bat asmatu ondoren. Horiek izango lirateke talde bidasoarraren neurketako puntu bakarrak.

Durangok ez zuen sufirtu nahi eta neurketaren jaun eta jabe bilakatu ziren neurketako ondorengo minutuetan. 20 eta 23 minutuetan bi entsegu gauzatu zituzten eta 25.nean Zaisa Txingudi Errugbi Kluba bi txartel hori jarraian ikusita jokalari gutxiago batekin geratu zen 10 minuturen buruan. Durangok bikain probestu zuen abantaila hau eta 20 minuturen tartean, lau entsegu eskuratu zituzten. Hala, atsedenaldira 45-3koarekin iritsi ziren bi taldeak.

Bigarren zatian, talde bidasoatarrak galdutako jokalaria berreskuratu zuen, baina ez zegoen egoerari buelta ematerik. Durangok erritmoa finkatu zuen eta baloia bikain mugitzen jarraitu zuten Zaisa Txingudi Errugbi Klubaren defentsan zuloak aurkituz. 40 minutuetan beste zazpi entsegu eskuratu zituzten azkeneko 90-3 ezarrita.