ZAISA BIDASOA IRUNEK LAUGARREN POSTUA ESKURATU DU SEKTORE FASEAN

2023/05/16
ZAISA BIDASOA IRUNEK LAUGARREN POSTUA ESKURATU DU SEKTORE FASEAN

Irungo kadeteek, Euskal Liga eta Euskal Kopa irabazi ondotik, lan ona egin dute Espainiako Txapelketako Sektore Fasean

Zaisa Bidasoa Irun kadeteen taldeak Espainiako Sektore Fasea jokatu zuen Artalekun pasa den asteburuan. Nahiz eta punturik ez lortu, laugarren postuan sailkatu ziren eta maila ona erakutsiz bukatu zuten denboraldia.

Euskal Liga eta Euskal Kopa irabazi ondotik, Zaisa Bidasoa Irunek laugarren postuan bukatu du Espainiako Sektore Fasea. Nahiz eta partidurik ez irabazi, maila ona erakutsiz bukatu zuten kadeteek denboraldia. Honez gain, Bidasoa Klubetik azpimarratu nahi izan dute asteburu guztian zehar Artalekun bizitako giroa eta partehartzaileen maila.

Zaisa Bidasoa Irunen lehen aurkaria Cajasur Cordoba BM izan zen. Hauen kontra 28-41eko emaitzarekin galdu zuten irundarrek. Bigarren jardunaldian berriz, Dominicos “A” taldearekin lehiatu ziren aurrez aurre, eta hauen kontra ere 25-30 galdu zuten Modesto Uruñuelaren mutilek. Azkenik, hirugarren jardunaldian, KH7 Balonmano Granollers izan zen arerioa eta hauek ere 30-40ko markagailuarekin garaitu zuten etxeko taldea.

Txapelketa bukatu zenean, sari banaketa ospatu zen eta bertan, Jon Ugarte zinegotzia, Sergio Barcenilla Euskal Eskubaloi Federazioko lehendakaria eta Yune Aramburu, Gorka Wamba eta Angela Rodriguez klubeko zuzendaritza batzordeko kideak izan ziren.

(Argazkia: Arrate Morales)