XXIX. EGIAKO NAZIOARTEKO TXAPELKETAN PARTE HARTUKO DU BIDASOAK ASTEBURUAN

2024/08/14
XXIX. EGIAKO NAZIOARTEKO TXAPELKETAN PARTE HARTUKO DU BIDASOAK ASTEBURUAN
Bidasoaren lehen aurkaria Anaitasuna izanen da, ortziralean 20:00etanXXIX. Egiako Nazioarteko Eskubaloi Txapelketa ospatuko da asteburu honetan, Donostian, Egiako Kiroldegian. Bidasoa bertan izanen da lehian eta lehen partidan, Anaitasuna izanen du berriz ere aurkari. Aurredenboraldiko lehen lagunartekoan ere elkarren kontran aritu ziren, pasa den asteburuan Lekunberrin, eta irundarrek 26-31ko markagailuarkein eskuratu zuten garaipena. Oraingo honetan, berriz ere indarrak neurtuko dituzte ortziralean (abuztuaren 16an), arratsaldeko 20:00etan. Ondotik, larunbatean (abuztuaren 17an), lehen neurketa hau gaindituz gero, Bidasoaren aurkaria Logroño edo Limoges izanen da. Pasa den astelehenean (abuztuaren 12an), Donostian bertan egin zuten txapelketa honen aurkezpena eta bertan izan zen Gurutz Aginagalde Bidasoako presidentea: