XURIAK KINKA LARRIAN
Saint Paul Le Daxen aurka 23-10 galdu zuen Hendaiako Estadioak eta jada Federale 2 mailan mantentzeko postuak zortzi puntutara dituzte
Hendaiako Estadioaren egoerak onera joan beharrean, jardunaldiak aurrera egin ahala okerrera doaz. Jardunaldia hasi aurretik Saint Paul le Dax taldea, salbazio postuetan kokatuta zegoen taldea, bost puntutara zituzten eta jardunaldia bukatuta zortzi puntutara igo da desabantaila. Izan ere, Hendaiako Estadioak etxetik kanpo 23-10 galdu zuten.
Lehen zatian ondo aritu ziren Xuriak eta Saint Paul le Daxen saiakerak eutsi zituzten. Bi taldeek defentsa onak burutu zituzten, hiru zigor kolpe erdietsi ziren besterik ez eta atsedenaldira 6-3koarekin iritsi zen Saint Paul le Daxen alde.
Bigarren zatian ordea, Xurien energiak behera egin zuen, 43.minutuan etxekoek eguneko lehen entsegua gauzatu zuten eta bost minutu geroago bigarrena egin zuten (18-3). Hendaiako Estadioaren defentsa hautsita zegoen eta 55.minutuan Saint Paul le Daxek hirugarren entseguarekin 23 puntuetara iritsi ziren. Hendaiako Estadioaren entsegu bakarra neurketa bukatzeko hamar minuturen faltan iritsi zen eta horrela azkeneko 23-10ekoa ezarri zuten markagailuan.