Xabi Azaldegik urteko lehen garaipena eskuratu zuen Iruñean
2025/01/29
XXII. Euskadi eta Nafarroako Ligako txapelketan lortu zuen garaipena Lur Alai Squash Klubeko jokalariak.
XXII. Euskadi eta Nafarroako Ligako txapelketa ospatuko zen Iruñean, Amaya kirol instalakuntzetan. Bertan, Lur Alai Squash Klubeko Xabi Azaldegi hernaniarra izan zen txapelduna. 2025. urteko lehen txapelketa ofiziala izan zen Euskadi eta Nafarroako Squash liga zirkuitoaren barrenean. Finalean, kosta egin bazitzaion ere, azkenean Azaldegi gai izan zen markagailua irauli eta aurkaria irabazteko, urteko lehen garaipena ere eskuratuz. Jokalaria bera mintzatu da txapelketa honen inguruan.