X. SAN MARTZIAL SQUASH TXAPELKETA OSPATUKO DA GAUR ETA BIHAR

2024/06/14
X. SAN MARTZIAL SQUASH TXAPELKETA OSPATUKO DA GAUR ETA BIHAR
Guztira 39 partehartzaile izanen dira aurtengo edizio berezian, 8 emakume, 8 junior eta 23 gizonezkoGaur, ekainaren 14an, abiatuko da Lur Alai Squash Klubak antolatutako X. San Martzial Squash Txapelketa. 18:30ean hasiko dira lehian eta bihar ere segida emanen diote jardunaldiari. Aurtengoa hamargarren edizioa izanen da eta klubeko ordezkari den Gorka Arretxek erran bezala, pozik daude izen emateekin. Guztira 29 squash jokalari ariko dira txapelketan, horietatik 8 emakume, 8 junior eta 23 gizon. Arretxek jakinarazi duenez, “sari mordoa egonen da horientzat guztientzat, gure babesleek emandakoak”. Antolakuntza aldetik adierazi bezala, “oso pozik gaude eta ikusiko dugu zeinek eramaten duen aurten txapel gorri preziatua”, gaineratu du.