X. BIDASOA TXINGUDI SQUASH SARIA JOKATUKO DA BIHAR ETA ETZI ARTALEKUN
Dagoeneko 45 jokalarik eman dute izena Euskadiko Federazioaren zirkuituaren baitan dagoen txapelketa ofizial honetan
Bidasoa Txingudi Squash Saria bueltan da Artalekuko pistetan. Hamargarren edizioa ospatuko da aurten eta maiatzaren 5ean eta 6an lehiatuko da. Euskadiko Federazioaren zirkuituaren baitan dagoen txapelketa ofiziala da hau eta dagoeneko 45 jokalarik eman dute izena bertan, 26 gizonek, 11 emakumek eta junior mailako 8k.
Ortziralean, maiatzaren 5ean, emanen zaio hasiera X. Bidasoa Txingudi Squash Sariari. Euskadiko Federazioaren zirkuituaren baitan dagoen txapelketa da hau eta jokalari federatuek hartuko dute parte bertan. Gizonen taulako lehen partidak jokatuko dira lehen egun honetan. Larunbatean berriz, emakumeen eta juniorren taulako neurketak ospatuko dira goizez, baita gizonen taulako azken kanporaketak ere. Arratsaldean berriz, finalak jokatuko dira, Gorka Arretxe Lur Alai Squash Klubeko ordezkariak aipatu duenez, “17:00ak edo 18:00ak aldera”.
Txapelketa, gainera, streaming bidez jarraitu ahal izanen da. Arretxek jakinarazi du Lur Alai Squash Klubeko Youtube kanaletik emanen dituztela zuzenean partidak.