Victoria Brisok zilarrezko domina eskuratu du Espainiako 23 urtez azpiko txapelketan

2025/02/12
Espainiako 23 urtez azpiko pista estaliko txapelketa ospatu zen asteburuan Sabadellen. Bidasoa Atletiko Taldeko atletak bertan izan ziren eta Victoria Brisok lortu zuen emaitzarik onena, Espainiako txapeldunorde izanda. Irune Muguruzak ere Gipuzkoako errekorra lortu zuen.
Victoria Brisok zilarrezko domina eskuratu du Espainiako 23 urtez azpiko txapelketan

Espainiako 23 urtez azpiko pista estaliko txapelketan izan ziren Bidasoa Atletiko Taldeko kirolariak. Sabadellen ospatu zen lehiaketa eta emaitza onak bildu zituzten bertan. Erranguratsuena, Victoria Briso txapeldunorde izan zen proba konbinatuan eta horrez gain, Irune Muguruzak Gipuzkoako errekorra hautsi zuen 400 metroko lasterketan.

Victoria Brisok zilarrezko domina eskuratu zuen Espainiako 23 urtez azpiko txapelketaren proba konbinatuan. Guztira, 3.767 puntu batu zituen eta bere marka pertsonalik onena lortu zuen, klubaren errekorra lortzetik hurbil ere. Proba bakoitzeko emaitzak hauek izan ziren: 60 metroko hesi-lasterketan, 8,88 segundu; altuera jauzian, 1,63 metro; pisu jaurtiketan, 10,96 metro; luzera jauzian, 5,55 metro; eta 800 metroko lasterketan, 2:25,19 minutu.

Aitor Fernandezek berriz, bostgarren postua eskuratu zuen proba berean, nahiz eta eroriko bat eduki lehiatzen ari zenean. 4.767 puntu batu zituen guztira Fernandezek, nahiz eta 60 metroko hesi-lasterketan erorikoa eduki, eta puntu garrantzitsuak galdu. Hala ere, bertze probetan maila handia erakutsi zuen eta horrek bostgarren postua eman zion. Hauek izan ziren proba bakoitzeko emaitzak: 60 metroko lasterketan, 7,25 segundu; luzera jauzian, 6,34 metro; pisu jaurtiketan, 10,85 metro; altuera jauzian, 1,77 metro; 60 metroko hesi-lasterketan, 9,32 segundu; pertigan, 4,60 metro; eta 1.000 metroko lasterketan, 2:55,97 minutu. 

Joaquin Alonsok ere bostgarren postua eskuratu zuen, kasu honetan 200 metroko lasterketan. Maila honetan debuta egin zuen Alonsok eta emaitza ezin hobea lortu zuen, kontuan hartuta proba hau ez dela bere espezialitatea, baina prestaketa moduan hartu zuela txapelketa 400 metroko hesi-lasterketarako. Kanporaketa 21,84 segunduko denborakin gainditu zuen, bere marka pertsonalik onena lortuz. Finalerdia berriz, 21,98 segundurekin gainditu zuen eta finalean, 21,95 segundu egin zituen, erregulartasuna erakutsiz lehiaketa guztian zehar.  

Irune Muguruzak, bere aldetik, seigarren postua lortu zuen 400 metroko lasterketan, absolutu mailako Gipuzkoako errekorra lortuz. 55,78 segundu egin zituen finalerdietan eta finalera pasatu zen. Azken lehian, 56,74 segunduan osatu zuen proba eta seigarren postua eskuratu zuen honela. 

Lucia Valerok ere seigarren postuan lortu zuen, 1500 metroko lasterketan. Finalerdietan 4:39,16 minutuan osatu zuen proba eta finalerako txartela lortu zuen. Bertan, 4:36,42 minutuan gurutzatu zuen helmuga, seigarren postua lortuz. 

Erik Fernandez zazpigarren izan zen 200 metroko lasterketan, kanporaketak modu erregularrean gaindituta. Lehen kanporaketan, 21,98 segunduan osatu zuen proba, txapelketan lortutako marka pertsonalik onena izan zena. Finalerdian, 22,29 segundu egin zituen eta finalean berriz, 22,20 segundu.

Laia Olascoagak berriz, hamabigarren postua eskuratu zuen 200 metroko lasterketan. Kanporaketa 25,14 segundurekin osatu zuen eta finalerdietan, 25,64 segundu eginez, ezin izan zen finalera pasatu. Alex Garcia-Gascok ere bere emaitzarik onena lortu zuen, 60 metroko lasterketan. 6,98 segundutan osatu zuen proba, lehen aldiz 7 segundutik behera eginda. Bere markarik onena lortu zuen Garcia-Gascok, baina zentesima bakarrera gelditu zen finalerdietara pasatzeko.

Manuel Rodriguezek ere eskura izan zuen bere marka pertsonalik onena, 60 metroko hesi-lasterketan. Kanporaketan, 8,64 segundu lortu zituen, bere marka pertsonalik onena ia lortuta, baina finalerdietara pasatu gabe. Azkenik, Martina Villarrek 200 metroko lasterketan parte hartu zuen eta kanporaketan, 26,09 segundu egin zituen, finalerdietarako txartela lortu gabe baina txapelketa ona eginda.