Vicenzan irabazi du Iñigo Cervantesek

2015/06/02
Vicenzan irabazi du Iñigo Cervantesek

Urteko bigarren ATP Challenger txapelketa irabazi du Iñigo Cervantes tenis jokalari hondarribiarrak. Vicenzan izan da, Italian. John Millman australiarra mendean hartu du, 6-4 eta 6-2. Aurreko Challenger txapelketa maiatzaren 4ean irabazi zuen, Ostravan, Txekiar Errepublikan. Guztira 22 garaipen lortu ditu azken bost asteetan, eta ATP zerrendako 164.postuan dago orain. Urtea 248. tokian hasi zuen.