Valladoliden huts egin du Bidasoak
VALLADOLID: Díaz, Camino (3), López (2), Grossi, Turrado (2), De la Rubia, Pérez (2), Hernández (10), Kallman (3), Pérez Verdejo, Fernández (5), Delgado, Pérez Minguez, Viscovich (1), Lorasque (3), Herrador.
BIDASOA: Dejanovic, Zubiria, Cavero, Vázquez (2), Crowley (8), Martínez (2), Beltza (1), Portero, Villar (1), Odriozola (6), Muiña (2), Mouriño (1), Davidovic (2), Azkue (2).
MARKAGAILUA: 2-2, 6-4, 10-7, 12-10, 12-12, 16-13 (atsedenaldia); 18-16, 22-17, 24-19, 26-21, 26-23, 31-27.
Gogorra izango da Asobal Ligara bueltatzeko bidea. Igoera zuzena, behintzat, zail jarri zaio Bidasoari. Huerta del Rey pabiloian galdu zuen larunbatean, Valladolid liderraren etxean. Ondorioz, hiru puntuko desabantaila du orain. Kontuan hartuta orain arte Valladolidek ez duela partidarik galdu, diferentzia erabakigarria izan daiteke.
Talde indartsua da Pucelakoa, eta beste behin erakutsi zuen irundarren aurkako lehian. Hasieratik hartu zuen agintea, eta 13.minuturako 9-5 irabazten ari zen. Fernando Boleak hutsartea eskatu behar izan zuen, eta Bidasoaren erreakzioa iritsi zen segidan. Atsedenaldirako bost minutu falta zirela, abantaila hartu zuten horiek, Markel Beltzaren golari esker (12-13). Hala ere, ezin izan zioten aldeari eutsi. 4-0ekoa izan zen azken partziala, eta Valladolidek errenta erosoarekin amaitu zuen lehen zatia (16-13).
Bigarrenean, etxekoak izan ziren nagusi. Bi aldiz hurbildu zen Bidasoa, Valladoliden garaipena arriskuan jartzeko moduan. Lehenengoa 34.minutuan, 17-16koarekin. Bigarrena 58.ean, bi minutu falta zirela 28-26koa sartzea lortu zuenean. Gainerakoan, etxekoek lauzpabost goleko abantailekin jokatu zuten. Kontrolpean izan zuten norgehiagoka.