UZTAILAREN LEHENEKO PILOTA JAIALDIA BUELTAN DA URANZUN

2024/06/18
UZTAILAREN LEHENEKO PILOTA JAIALDIA BUELTAN DA URANZUN
Partida nagusian, Laso eta Albisu ariko dira Artola eta Mariezkurrenaren kontraUztailaren 1eko pilota jaialdia bueltan da Uranzu frontoian. 2024ko sanpedro eta sanmartzialen programaren barrenean kokatzen da ekitaldia, urteroko moduan, besten azken egunean. Aurten ere goi mailako pilotariak ariko dira, zaleentzat erakargarria izanen den jaialdi batean. Lehen partidan, Zubizarreta eta Elizegi ariko dira Senar eta Morgaetxeberriaren kontra. Partida nagusian berriz, Laso-Albisu eta Artola-Mariezkurrena bikoteak egonen dira aurrez aurre. Uztailaren lehenean, 18:00etan, izanen dute hitzordua eskualdeko pilotazaleek Irungo Uranzu frontoian. Urteroko moduan, besten harira ospatzen den pilota jaialdia izanen dute aurten ere bertan, goi mailako jokalariekin gainera. Partida nagusian, Buruz Buruko Txapelketa finalista Unai Laso egonen da, Jon Ander Albisurekin bikote eginez. Hauen kontra, Iñaki Artola (Binakako Txapelketako pilotaririk onena izendatua) eta Jon Mariezkurrena arituko dira. Hala ere, hauen aitzinetik, promozioko bertze partida jokatuko da izen handiekin ere: Zubizarreta-Elizegi eta Senar-Morgaetxeberria. Txartelak dagoeneko salgai daude entradasfronton.com webgunean. Hala ere, egunean bertan Uranzu frontoiko txarteldegian erosteko aukera egonen da. Preziori dagokionez, 25 euroko balioa izanen dute goiko harmailako, erreboteko eta kantxaren goialdeko sarrerek eta 30 eurokoa kantxako eta erdiko mailako sarrerek. Unai Iglesias Baiko enpresako gerentea eta Borja Olazabal Irungo Udaleko kirol zinegotzia: