UZTAILAK ITXITA

2019/03/25
UZTAILAK ITXITA
C.D. Erroibide 37
43 La Salle

Puntu gutxiko neurketa batean, Erroibidek borrokatu zuen baina ezin izan zuten sailkapeneko bigarrena den La Salle mendean hartu

Igandekoa oso neurketa borrokatua izan zen. Defentsak erasoengandik gailendu ziren eta oso puntu gutxi sartuta, Erroibidek ezin izan zuen bostgarren garaipena errenkadan erdietsi. La Salle bizkaitarrak 37-42 nagusitu ziren Artaleku Kiroldegian jokatutako norgehiagokan.

7-0eko partzial batekin primeran hasi zuten Sergio Martinen mutilek neurketa eta azkar La Salleko entrenatzailea hutsarte bat eskatzera behartuta ikusi zen. Hortik aurrera, lehen zatia zeharo aldatu zen. 7-10 aurretik jarri ziren bizkaitarak, buelta eman zioten neurketari eta lehen hamar minutuak bukatuta 10-17koa adierazten zuen markagailuak.

Lanean ondo ari ziren irundarrak, baina ez zuten saskiratzeak gauzatzen. Bigarren laurdenean hiru puntu soilik saskiratu zituen Erroibidek eta La Salle markagailuan pixkanaka aldentzen joan zen. 3-11 izan zen bigarren laurdeneko markagailua eta atsedenaldira 13-28koarekin iritsi zen.

Hirugarren laurdenak beti dira oso garrantzitsuak eta Erroibidek argi zuen mahaian kolpe bat jo behar zuela. Jakin eta egin, indar askorekin zelairatu ziren eta maisutasun handiarekin puntu bakar batetara jarri ziren. Bigarren laurdenean hiru puntu soilik saskiratu bazuten, laurden honetan 19 sartu zituzten eta La Sallek 5 bakarrik. Hamar minuturen faltan, neurketa zeharo berdinduta aurkitzen zen 32-33.

Baina, berriro ere uztailak itxi ziren irundarrentzat. Laugarren laurdenean ez ziren fin ibili saskiratzeak lortzeko unean eta La Sallek asmatu zuen. Defentsan oinarritu ziren bi taldeak garaipena eskuratzeko eta azkenean bizkaitarrek eraman zituzten bi puntuak, dena azken minutuan eta jaurtiketa libreen bidez erabakiz (37-42).