Uxue Arsuagak 23 urtez azpiko Europako eta Munduko Txapelketan lehiatzeko txartela lortu du
Uxue Arsuagak 23 urtez azpiko Europako eta Munduko Txapelketan lehiatzeko txartela lortu du. Gainera, Santiagotarra-Urbycolan taldeak bi brontze lortu ditu Espainiako Sprint Kopan. Bertzetik, Aitor Amostegik 15. postuan bukatu du Amsterdam Waterland Maratoian Euskadiko selekzioarekin.
Selekzio probak
Pasa den asteburuan, apirilaren 11n eta 12n, Sevillak Espainiako Esprint Kopa hartu zuen. Egun batzuk lehenago, dena den, nazioarteko lehiaketetarako txartelak lortzeko selekzio probak egin ziren, non klubeko lau emakumek oso paper ona egin duten.
K1 500 proban Carla Corral zortzigarren izan da, Uxue Arsuaga hamaikagarren eta Nerea García hamazortzigarren. K1 200 metroan Arsuagak hirugarren postua lortuta, lehenengoa 23 urtez azpikoa, Garciak laugarren postua eta Malen Juaristik zazpigarrena, hirugarrena 23 urtez azpikoan. Horrela, 200 metroetako emaitzari esker, Uxue Arsuagak 23 urtez azpiko Europako Txapelketarako sailkapena lortu du, Errumanian, eta Munduko Txapelketarako, Portugalen lehiatuko direnak.
Espainiako Esprint Kopa
Kopan ere taldeak paper bikaina egin zuen eta bi brontzerekin itzuli zen: alde batetik, Eneritz Aizpiolea eta Nora Soto gazteak K2 500ean lortutakoa; eta bestetik, K4 500 mistoan Uxue Arsuaga, Beñat Arsuaga, Nerea Garcia eta Aimar Platerorena. Gainera, Aizpiolea seigarren izan zen K1 1000 metrokoan eta Garcia zortzigarren K1 500 metrokoan. Taldekako sailkapenean Santiagotarrak taldeak 18. postua lortu zuen.
Amsterdam Waterland Maratoian
Amsterdamen, Unai Amostegi Amsterdam Waterland Maratoian lehiatu da asteburu honetan Euskadiko selekzioarekin. 23 km izan ziren eta 15. postuan bukatu zuen irundarrak.