Urteko neurketa bitxiena irabazi du Bidasoak

2016/01/24
Urteko neurketa bitxiena irabazi du Bidasoak

NAVA: Miranda, Domínguez, Juárez (5), Simón (1), Campillo, Virseda (1), Ajo Villaraso (5), Camino (2), Rasero (1), Villagrán (5), Rodríguez, Cabada, Darío Ajo (1), García, García Herranz, García Candau (3), Casado.

BIDASOA: Dejanovic, Zubiria, Vázquez (3), Martínez (5), Crowley (2), Beltza (1), Villar (3), Odriozola (5), Muiña (5), Bezbradica, Mouriño (4), Davidovic (1), Azkue (1), Gómez, Portero.

MARKAGAILUA: 2-3, 3-7, 4-9, 6-11, 9-14, 11-16 (atsedenaldia); 15-20, 16-24, 19-26, 21-27, 22-28, 24-30.

Jardunaldi esperpentikoa izan da hamazazpigarrena Nava eta Bidasoa taldeentzat. Larunbatean, Nava de la Asuncionen jokatu beharreko partida lekualdatzea erabaki zuten epaileek, ur kondentsazioaren ondorioz, Navako pilotalekua ez zegoelako eskubaloian jokatzeko moduan. Carbonero el Mayor herriko pabiloiean hasi zen partida, baina 27.minutuan bertan behera uztea erabaki zuten epaileek arrazoi berbera zela eta. Igandean 14:30etan jokatu dituzte gainerako 33 minutuak, Segoviako Pedro Delgado kiroldegian. Navak jokalekuarekin duen arazoari irtenbidea emateko eskatu dute jokalariek Segovian, pankarta batekin. Gorabehera guztiei aurre egin die Bidasoak, eta bi puntuak eskuratu ditu behintzat.

Larunbatean bideratu zuen norgehiagoka Bidasoak. Eskuin aldean eraginkor ibili ziren Muiña eta Kauldi, eta laster hasi ziren horiak markagailuan abantaila hartzen. 27.minutuan lehia bertan behera gelditu zenean, 10-15 irabazten ari zen Bidasoa. Igandean ez du ezustekorik onartu, eta bosteko abantaila hori izan da gutxienekoa azken 33 minutuetan. Zazpi behar izan ditu Bolearen taldeak 12-19ra alde egiteko. Kontrolpean izan du beti arerioa, eta amaiera lasaia izan du asteburu bereziak Bidasoarentzat. 30 punturekin, Ohorezko B Mailako liderra da talde irundarra.