Urteko lehen txapela jantzi du Hondarribia Arraun Elkarteak
2017/01/11
Aulki mugikorreko Distantzia Luzeko Gipuzkoako Txapelketa irabazi du Hondarribia Arraun Elkarteak. Igandean izan da estropada, Bidasoa ibaiko uretan. Proba nagusian, zortziko seniorrean, Hondarribiko ontzia izan da azkarrena, 17:23ko denborarekin, eta Orioko bi ontzien aurretik. Gainerako probak eta kategoriak kontuan hartuta, Hondarribia izan da garaipen gehien lortu dituen kluba (bost). Irungo Santiagotarrak-ek hiru garaipen lortu ditu, denak emakumezkoen biko ontzietan.