Urteko lehen titulu ofiziala eskuratu du Hondarribia Arraun Elkarteak

2016/01/10
Urteko lehen titulu ofiziala eskuratu du Hondarribia Arraun Elkarteak

Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Gipuzkoako Txapelketa irabazi du Hondarribia Arraun Elkarteak. Larunbatean izan da hitzordua, Bidasoa ibaian, Hondarribiak berak antolatuta. Kategoria nagusian, zortziko seniorretan, berdeek jantzi dute txapela, eta Santiagotarrak Kirol Elkarteko bizilagunak igo dira podiumeko bigarren tokira. Minutu eta erdi gehiago behar izan dute irundarrek, erlojuaren kontrako ibilbidea osatzeko. San Juan elkarteko ontzia izan da hirugarren.

Ondorengo arraunlariek osatu dute Hondarribiko zortzikoko eskifaia: Julen Castrillón, Iñigo Sagarzazu, Beñat Egiazu, Jon Muguruza, Manex Aldai, Meltxor Amunarriz, Gorka Egiazu eta Borja Oiarzabal. Iker de la Linde izan da lemazaina.