URTEA EZINHOBE HASTEKO BI GARAIPEN

2019/01/15
Lekaenea taldeak 2018 urtea nukatu zuen bezain ondo hasi du 2019 urtea. Emakumezkoak 4-1 garaitu zuten Suris Calella taldea eta, bestalde, gizonezkoek Universidad de Burgos 4-0 menderatu zuten
URTEA EZINHOBE HASTEKO BI GARAIPEN

Txapelketa Sonia Etxazarreta Kirol Gunera bueltatzen zen eta emakumezkoen zein gizonezkoen taldeek emaitza bikainak lortu zituzten arerio garrantzitsuen aurrean.

Suris Calellak ezin irundarrekin

Jardunaldia emakumezko taldeak hasi zuen eta argi geratu zen irundarrak bizitzen ari diren une gozoaz. Tecnigen Linaresen aurka izan zen talde irundarraren azken porrota, izan ere, Suris Calellak ezin izan zuen Lekaenea mederatu.

Ioana Tecla, Jin Zhang eta Sara Martinez izan ziren hautatuak norgehiagoka jokatzeko eta euren maila argi erakutsi zuten. Hasieratik aurretik jarri ziren markagailuan, Iona Teclak irundarrak aurreratu zituen. Ondoren, talde kataluinarrak berdintzea lortu zuen, baina Zhangek birritan eta bikoteko setak, azkeneko 4-1ekoa jarri zuten markagailuan. Azken emaitza honen bidez, laugarren postura salto egiten dute irundarrek.

Universidad de Burgos hutsarekin etxera buelta

Endika Díez, Daniel Kosiba eta Hampus Soderlundek ez zuten abagunerik utzi eta 4-0eko partida baten bidez puntuak etxean geratzea lortu zuten. Kosiba izan zen markagailua ireki zuen arduraduna eta ondoren, Diezek eta Soderlundek euren lana erdietsi zuten ere.

Apuru handirik gabe garaipena lortuta, Lekaeneako gizonezko taldea ere sailkapeneko laugarrenak dira.