URRUZOLAK ETA BARRETOK UTZITA JOKATUKO DUTE ALACANTEN

2023/06/12
URRUZOLAK ETA BARRETOK UTZITA JOKATUKO DUTE ALACANTEN

Julen Aginagaldek erran duenez, bertan jasoko duten formakuntza baliagarria izanen zaie etorkizunean lehen taldean aritzeko

Bidasoak iragarri duenez, heldu den denboraldiak Julen Urruzolak eta Xabier Barretok utzita jokatuko dute Zilarrezko Ohorezko Mailan dagoen EON Horneo Alacant taldean. Bi talde hauen arteko aurre-akordioaren arabera, harrobiko bi jokalari hauek formakuntza garrantzitsua jasoko dute bertan, etorkizunean lehen taldean aritzeko baliagarria izanen dena.

Julen Aginagalde Bidasoako kirol zuzendariak adierazi dueneaz, “haien prestakuntzan beste urrats bat eman dezaten bilatzen dugu. Lehen Nazionala txiki samar geratzen zitzaien eta lehen talderako pauso hori eman aurretik, oso ondo etorriko zaie Alacanten trebatzea, Fernando Latorre eta Iker Serrano entrenatzaileekin. Zilarrezko Ohorezko Maila txapelketa zorrotza da azken denboraldietn ikusi dugun moduan, eta prestakuntza prozesu horretarako bertan jokatzea garrantzitsua izan daitekeela uste dugu”.