URRUÑAKO XARE PILOTARI GAZTEEN FINALAK ASTEBURUAN JOKATUKO DIRA
Urruñarrak Pilota Elkarteak gazteentzako Xare lehiaketa antolatu du eta asteburuan jokatuko dira finalak. Abuztuaren 19an hasi ziren lehian eta irailaren 4an bukatuko da, Urruñako Iturbidea trinketean.
Antolatzaileek adierazi dutenez, lehaiketaren helburua da “xare pilotari gazteak lehiaketan sarraraztea, horiek izango baitira datozen urteetan mundialetan arituko diren jokalariak”.
Txapelketari dagokionez, txapelketa hiru multzotan banatu zuten: abuztuaren 21etik 26ra bitarte multzoetako jardunaldiak jokatu ziren, abuztuaren 28an final laurdenak jokatu zituzten eta, asteburu honetan, Urruñako besten karira, final-erdiak jokatuko dira, irailaren 2an eta 4an, hurrenez hurren.
Txapelketan zehar parte hartu duten xare pilotarien zerrenda:
A Multzoan:
1 Taldea: Mati BORTEYRU – Steven MARTINS
2 Taldea: Lucas PEREIRA - Antton VIDEGAIN
3 Taldea: Julen DEPITOUT – Jakes VILA
B Multzoan:
4 Taldea: Txomin SASCO – Guillaume BECAAS
5 Taldea: Kilian COUMET – Toan REGERAT
6 Taldea: Gaizka ARRIZABALAGA – Jon LAFARGUE
C Multzoan:
7 Taldea: Joritz ARRIZABALAGA – Andoni CASTERA
8 Taldea: Iban DOYHAMBOURE – Marc BERHO
9 Taldea: Matxalen MENDIZABAL – Markel MUJIKA