Urrea eta zilarra lortu ditu BATek pista estaliko Espainiako Txapelketan
2017/02/21
Bi domina eskuratu ditu Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak, pista estaliko Espainiako Txapelketa absolutuan. Asteburuan izan da, Salamancan. Malen Ruiz de Azuak urrezko domina jantzi du pertika jauzian, 4,16ko markarekin. Teresa Errandoneak zilarrezko domina lortu du, 60m hesietako proban. Bere denbora onena hobetu du finalerdian (8.32), eta Euskadiko Errekorra finalean (8.25).
BATeko gainerako ordezkariei dagokienez, Mikel Campón seigarren gelditu da pertika jauzian, 5,05eko markarekin. 1.500m-ko proban, 13. izan da Clara Viñaras (4:34), eta 28. Miren Martin (4:49). Javi Mariscal 22. gelditu da 200m-ko proban (22.19).