Urrats handia eman du Erroibidek Getxon

2020/01/01
Urrats handia eman du Erroibidek Getxon

ERROIBIDE-IRUN: Izaro Alza (6), Leticia Martinez (13), Maialen Ramirez (10), Amalia Avila (1), Estrella Gonzalez (5), Saray Arozena (16), Nerea Saenz (4).

Azken sailkatuaren etxean irabaztea beharra zen Erroibiderentzat. Neurketa bakarra ere ez du irabazi Getxok denboraldi osoan, eta irundarrek garaipena behar zuten jaitsieraren arriskutik aldentzeko. Min hartutako hainbat jokalari zituen arren, partida txukuna egin zuen larunbatean Erroibidek.

Kontzentrazioa eta intentsitatea erakutsi zituen hasieratik.0-10eko partzialarekin, hutsartea eskatzera behartu zuen etxeko entrenatzailea. Atsedenaldira arte, indarrak parekatu egin ziren (24-31). Azken bi laurdenetan, aldiz, talde irundarra nagusi izan zen pistan. Ahaleginak saria izan zuen. Erroibidek bi partidako aldea du jaitsiera postuarekiko. Bi dira, hain zuzen ere, liga bukatzeko geratzen diren jardunaldiak. Larunbatean Bilbon ariko da Ganix Mironen taldea, Universidad Deusto Loiola Indautxuren aurka (19:45).