URDINBERRI REAL UNIONEN BABESLE BERRIA

2022/02/10
URDINBERRI REAL UNIONEN BABESLE BERRIA

Urdinberri eta Real Union akordio batera iritsi dira eta Donostiako enpresa klubaren kide bilakatu da

Real Unionek beste akordio bat sinatu berri du aste honetan. Oraingo honetan, Urdinberri eraikuntzak enpresarekin izan da eta beraz, hemendik aurrera, donostiarrak klub txuribeltzaren babesleak izango dira.

Urdinberri Donostiako Zuatzu industrialdean kokatuta dago eta eraikuntza sektorean esperientzia handia duen enpresa da. Azken urteotan gainera, proiektu handi askotan parte hartu du, hala nola, autobietan, errepideetan, tuneletan, zubietan, metro-lineetan, ingurumen-azpiegituretan, etxebizitzetan eta ekipamendu publiko eta pribatuetan. Gainera, makina-parke zabala, ferralla-tailerra eta eskulan propioa ditu eta “horri esker, espezializaio-maila handia duten mota guztietako proiektuei erantzuteko eta konponbideak emateko gaitasun handia” dutela aipatu du Iñigo Corrales Urdinberriko zuzendariak.

Corralesek azpimarratu duen moduan, Real Unionek eta bere enpresak balore berberak dituzte: “Urdinberriren DNAn oso presente daude gure gizartearen ezaugarri diren balioak: hitza, lana, kulturarekiko eta tradizioarekiko maitasuna… Gipuzkoaren eraldaketarekin laguntzeko konpromiso sakona ahaztu gabe. Real Unionen proiektu berriak hau ere adierazten du: ehun urtetik gorako erakunde bat hobetzeko eta eraldatzeko lana eta sakrifizioa, bere iragana ahaztu gabe”.

Igor Emery Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidenteak enpresa donostiarretik erakarri dituena ere argi utzi du: "Xehetasun txikiei jartzen dieten arreta gustatzen zaigu. Kontua ez da bakarrik hitzaren zentzurik zabalenean eraikitzea, baizik eta balio batzuekin eta Urdinberrik oso argi dituen prozesu batzuei erantzunez eraikitzea. Gauzak eraldatzen laguntzen dute, garenaren eta nondik gatozen ikuspuntua galdu gabe. Hori asko gustatzen zaigu”.