Urdaibairen erritmoari eutsi dio Hondarribiak
Eusko Label Liga irabazteko lehiarako hautagaia dela konfirmatu du Hondarribia Arraun Elkarteak, sasoiko bigarren asteburuan. Urdaibaik kolpea eman du larunbatean, bigarren bandera segidan irabazita. Azkarrenak izan dira urdinak Sestaon, Zierbenarekiko bi segundoko alde txikiarekin. Ama Guadalupekoa hirugarren gelditu da, Urdaibairekiko hamar segundo galduta.
Igandean, ordea, berdeak izan dira onenak Zierbenan. Petronor bandera lortu dute, 12 puntu bilduta, Urdaibai liderrarekiko puntu bakarrera kokatuz. Bost segundo atera dizkio Ama Guadalupekoak etxeko ontziari, Zierbenari. Urdaibaiko Bou Bizkaia hirugarren gelditu da, 11 segundo galduta. Igandeko jardunaldia, gainera, emakumeen ontziak borobildu du. Eusko Tren ligarako sailkatzea lortu du Hondarribiak, San Juanekin, Oriorekin eta Donostiarrarekin batera.