Urdaibaik irabazi du Hondarribiko Jaitsiera

2017/02/27
Urdaibaik irabazi du Hondarribiko Jaitsiera

Ia hamasei segundoko aldea atera dio Urdaibaik etxeko ontziari, Hondarribiko XVII. Traineru Jaitsieran. 20:19.68ko denbora behar izan dute urdinek ibilbidea osatzeko. Hondarribia izan da bigarren, eta San Juan hirugarren, hogeita hamahiru segundora. Emakumeetan, etxeko ontzia bosgarren izan da, San Juan irabazleak baino 2:03 gehiagorekin. Hondartza paretik abiatu dira traineruak eta bi luze egin dituzte, ziaboga bakarrarekin.