Urdaibai menderatu du Hondarribiak Pasaian

2019/01/14
Urdaibai menderatu du Hondarribiak Pasaian

San Pedroko testa irabazi zuen larunbatean Hondarribiko Ama Guadalupekoak. Nagusi izan zen, Pasaiako badian erlojuaren kontra jokatutako estropadan. Urdaibairekin izan zuen lehiarik handiena, baina sei segundoko aldea atera zion azkenean traineru bizkaitarrari. 19:50eko denbora behar izan zuen Hondarribiak ibilbidea osatzeko. San Pedro izan zen hirugarren, San Juango bizilagunen kontrako lehia irabazita. Hirugarren koska batean gelditu ziren Zierbena, Portugalete eta Astillero. Ondorengo taldea aukeratu zuen Mikel Orbañanos Hondarribiako entrenatzaileak: Amunarriz (patroia), Gonzalez, Puertas, Aznar, Etxebeste, Bilbao, Udabe, O.Aldai, Iruretagoiena, Marizkurrena, Uranga, Lizarralde, Irazoki eta Carrión.