URBAT BETI DA ARERIO ZAILA
Play offetako postuetarako arerio zuzena den Eibarko Urbat taldearen aurka 5-5 berdindu zuen Bidasoa XXI Waterpolo Taldeak.
Urtez urte, Eibarko Urbat izaten da Bidasoa XXI Waterpolo Taldearen arerio deseroso eta zailena. Aurreko urtean, talde irundarraren atzetik Urbat bukatu zuen eta aurten ere, bi taldeen arteko lehia sutsua izango dela aurreikusi daiteke. Hain zuzen ere, Borja Furiok, Bidasoa XXI Waterpolo Taldearen entrenatzaileak, “igandean ligako igerileku zailenetako batean” lehiatu zirela adierazi zuen.
Arerio zail baten aurka, Bidasoa XXI Waterpolo taldeak hasieratik ez zuen bere aurpegi onena erakutsi. Urbat gogo gehiagorekin irten zen igerilekura, Bidasoa Waterpolo Taldeak arazo larriak izan zituen erasoko jokoa gauzatzeko eta lehen zatian, etxeko taldeak 4-1eko aldeko markagailua lortu zuen. Lehen 20 minutuetan, talde irundarrak aldea murriztuko zukeen bi penalti jarraian huts egin zituen eta neurketa dexente zaildu zuen.
Hala ere, hirugarren laurdenean Bidasoa XXI Waterpolo taldea esnatu egin zen eta berdintzeko hiru gol erdietsi zituen. Neurketa irauli eta talde irundarra neurketan agintzen hasi zen unean, Urbatek azken sugunduko gol bat egin zuen 5-4koa egiteko. Zort txarra izan zuen, beste behin, Bidasoa XXI Waterpolo Taldeak; izan ere, igerileku erditik egindako jaurtiketa defentsak desbideratuta joan zen baloia sarera.
Azken laurdenean, talde irundarrak 5-5eko berdinketaren gola egiteko abilezia izan zuen eta markagailu horrekin, neurketa amaierara iritsi zen. Bi taldeek azken minutuetan egindako saiakerek defentsak eta atezainek aldendu zituzten. Furiok taldearen lana azpimarratzearekin batera, Iera Karrera atezainaren lana goraipatu nahi izan zuen neurketa amaieran: “talde guztiak erakutsi duen adorea txalotu nahi nuke eta horrekin batera, atepean Iera Karrerak egindako lana zoriondu”.