URA KOLKOAN

2019/03/11
URA KOLKOAN
Arenas de Getxo 1
0 Real Union

Real Unionek 0-1 galdu zuen larunbatean Gobelako futbol zelaian Getxoko Arenasen aurka eta behera begira jarraitzen du

Real Unionen bolada txarrak aurrera jarraitzen du larunbatean Getxoko Arenasen aurka galdu eta gero. Lehen zati txukuna burutu zuten, baina Getxokoek baloia sareetara bidaltzen asmatu zuten eta hiru puntuak etxean geratu ziren. Aurreko jardunaldietan hainbesteko berdinketak eskuratzea orain ordaintzen hasi da Juan Dominguezen taldeak.

Lehen zatia erritmo handikoa izan zen, bi taldeek lehen gola erdiesteko aukerak izan zituzten, baina era berean, bi taldeek baloia oso erraz galtzen zutenez Gobelako zelaian ez zegoen jaberik. Minutuak aurrera joan ahala, talde txuribeltzak baloiaren jabetza eskuratu zuen eta lehen zatiko aukerarik onenak izan zituzten. Aukerak bai baina ezin gauzatu, azken aldian Juan Dominguezen taldea ez dago fin atera iristen direnean. Atsedenaldira iristeko 15 minuturen faltan ordea, Getxoko Arenasek presio handia ezarri zion Real Unioni eta 38.minutuan Zamoranok baloia sareetara bidali zuen.

Bigarren zatian, talde txuribeltza berdinketaren bila atera zen, baina Getxoko Arenasek ondo eutsi zion irundarren erasoari. Real Unionek lehen minutuetako ezarritako erritmoa eta esfortzua beranduago ordaindu zuen, etxeko taldeak berriro ere baloiaren jabe egin zen eta Juan Dominguezen taldea neurketaren jabe izatetik menpean egotera pasa zen. Minutuan aurrera pasa ziren eta azkenean neurketa 1-0 bukatu zen.

Porrot honen bitartez, Real Unionek 31 punturekin sailkapeneko 14.postura jeitsi da eta promozio postuak hiru puntutara izaten jarraitzen dute. Ura kolkoan du Juan Dominguezen taldeak eta datorren astean Izarraren aurka arituko dira igandean 17:00tan Stadium Galen. Hil ala biziko norgehiagoka, izan ere, Izarra da promozio postuak markatzen duen taldea.