UR NAHASIAK PASAIAN
Ontzi baten erruz, San Pedroko jeitsiera atzeratu eta ontzien arteko aldean eragin zuen. Hondarribia Arraun Elkartea seigarren egin zuen gizonezkoetan eta bosgarren emakumezkoetan.
17:00etan hastekoa zen denboraldi-aurreko azken jeitsiera berandu hasi zen. Goizean irten zen itsasontzi batek portura bueltatu behar izan zuen ezkutuko bidaiariak aurkitu baitzituzten barku barruan. Ontziratze orduak atzeratu zituen eta itsasoko baldintzak ez ziren traineru guztientzat berdinak izan. Emakumezkoen lehian eragin handirik ez bazuen izan ere, gizonezkoetan aldeak oso nabariak izan ziren. San Juanek lortu zuen garaipena Getaraiaren aurretik eta Eusko Label Ligako lehen taldea Santurtzi izan zen, hirugarren. Emakumezkoetan, Arraun Lagunakek bigarren bandera jarraian erdietsi zuen, Orio eta Kaiarribaren aurretik. Hondarribia Arraun Elkarteko ontziak, gizonezkoetan seigarren eta emakumezkoetan bosgarren postuan bukatu zuten.
ETE eta Euskotren Ligako traineruak izan ziren lehenak San Pedroko uretan lehiatzen. Ordu erdi itxaron behar izan zuten porturatu zen ontzia portura irits zedin. Oriako Jeitsieran bezala, Arraun Lagunak izan zen probako ontzi azkarrena (12:00, 53) eta horien atzetik, bost eta sei segunduetara Orio eta Kaiarriba helmugeratu ziren, hurrenez hurren. Emakumezkoetan, Zumaia izan zen eguneko sorpresa. 12 segunduko atzerapenarekin Hondarribia Arraun Elkartea aurreratu eta laugarren postua erdietsi zuen. Iker Cortesen eskifaiak 35 segundu galdu zituen Arraun lagunakekiko. ‘Ama Gudalupekoatik’ oso hurbil, 21 zentesimetara, Tolosaldea izan zen seigarren eta horien atzetik, Deustok, Ondarroak, Hibaikak, San Juanek, Zarautzek eta Lapurdik osatu zuten.
Atzerapenak itsasoko baldintzetan eragin zuen eta gizonezkoen estropadan ontzien ontziratze-ordenak garrantzi handia hartu zuen. ARC 2 eta ARC 1 ligetan parte hartzen duten ontziak uretaratu ziren lehenago eta baldintza kaxkarragoetan, Eusko Label Ligan aritzen diren traineruak izan ziren azkenak arraun egiten. San Juanek 22:36,77-ko denborarekin jeitsierako garaile bilakatu zen, Getariaren 22 zentesima aurretik. Santurtzik, Eusko Label Ligako lehen sailkatua, hirugarren helmugeratu zen, zortzi segunduko atzerapenarekin. 35 segundura etxean lehiatu zen Sanpedrotarra iritsi zen laugarren, segundu bat beranduago Orio helmugaratu zen eta Hondarribia Arraun Elkartea izan zen seigarren (38 segunduko atzerapena izan zuen San Juanekiko). Kaiarriba bukatu zuen zazpigarren eta donostiarren atzetik ‘Txalo’ Carrionek zuzentzen duen Hondarribia B taldeak eguneko zortzigarren denborarik onena egin zuen. Lehen hamar sailkatuen artean, Zierbena izan zen bederatzigarren eta Zumaia hamargarren. Traineru horien atzetik, honako hau izan zen sailkapenaren hurrenkera: Arkote, Ondarroa, Deusto, Kaiku, Isuntza, Busturialdea, Zarautz, Mutriku, Orio B, Zarautz B, Lapurdi, Hibaika, Astillero, Kaiarriba B eta Illunbe.