UR BIZI ETA LASAIETAKO ESKOLARREN TXAPELKETA OSPATUKO DA ASTEBURUAN IRUNEN

2024/03/22
UR BIZI ETA LASAIETAKO ESKOLARREN TXAPELKETA OSPATUKO DA ASTEBURUAN IRUNEN

Ur bizietako piraguistek 10:00etan hasiko dute lehiaketa eta ur lasaietakoek 15:00etan hartuko diete lekukoa

Bidasoa ibaia izanen da ur bizi eta lasaietako eskolarren txapelketaren eskenatokia asteburu honetan. Goizeko 10:00etan ur bizetako piraguistak hasiko dira lehian eta arratsaldean, 15:00etan, ur lasaietakoek hartuko dute lehenen lekukoa. Bi txapelketetan izanen dira Santiagotarrakeko piraguistak.

Horrez gain, gaurtik hasita igandera bitarte, martxoaren 22tik 24ra, Santiagotarrakeko aulki mugikorreko arraunlariak Castrelo do Miñon izanen dira Espainiako selekzioan parte hartzeko eskubidea emanen duen Opena jokatzen. Irungo klubeko jubenil mailako zortzi arraunlari izanen dira bertan, sei ontzitan banatuta: Bittor Lekuona, Oier Emazabel, Xabier Payo eta Leire Navaridas skiffean; Beñat Fernandez eta Julen Villafranca bikotea eta Maria Martinez eta Elaia Saenz bikotea lemazain gabeko ontzietan.

Santiagotarrak Euskadiko txapeldun

Santiagotarrak taldea Euskadiko txapeldun bilakatu zen pasa den asteburuan, Irunen ospatu zen 5000 metroko lehiaketan. Guztira, 12 domina eskuratu zituen Irungo klubak eta horrela, taldekako sailkapena ere bereganatu zuen, Euskadiko txapeldun izendatuta.

Gizonen kategoria, kayak kadeteetan, Ibai Aranak lortu zuen urrezko domina eta Lukas Cabezonek zilarrezkoa. Kanoan lehiatu ziren kadeteen artean ere, Ibai Gelbenzu eta Rodrigo Revenga lehen eta bigarren postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren. Kadete mailako paracanoen, Asier Bulman izan zen garailea eta 23 urtez azpiko mailan berriz, Unai Amosteguik brontzezko domina eskuratu zuen. 50+ beteranoen kategorian ere podiuma bete zuten Santiagotarrakeko piraguistek: Ramon Gorrotxategi izan zen txapelduna, Asier Ursua sailkatu zen bigarren postuan eta Javier Arrastua hirugarrenean.

Emakumeen kasuan, kadete mailan, Nora Aranak eskuratu zuen urrezko domina eta June Arrastuak zilarrezkoa. Jubenil mailan berriz, Eneritz Aizpiolea izan zen garailea eta Maialen Vitoria podiumeko bigarren koskara igan zen.

Horrela, Santiagotarrakek taldekako sailkapena bereganatu zuen eta Euskadiko txapeldun bilakatu zen bertze urte batez.