UNAI AGIRRE REAL UNIONGO ATEZAIN BERRIA

2023/01/12
UNAI AGIRRE REAL UNIONGO ATEZAIN BERRIA

Bergarako atezaina talde txuribeltzean arituko da denboraldi bukaerara arte

Real Union eta Unai Agirre akordio batera iritsi dira eta, horren arabera, Bergarako atezaina talde txuribeltzaren parte izanen da 2022/23ko denboraldia bukatu bitartean. FC Cartagena B izan da Agirreren azken taldea eta hemendik aitzinera, Real Unionek izanen du bere jabetzan.

Unai Agirre Manzisidor (Bergara, 1998) Errealaren harrobian hezitako jokalaria da. Atezain profesionala bilakatu zenetik ordea, UCAM Murtzia, UD Alzira eta FC Cartagena B taldetik pasatu da, Real Unionera iritsi baino lehen.