Txuribeltzek irabazi dute Stadium Galeko derbia
REAL UNION: Tena, Urkizu, Esnaola, Aimar (Iriondo, 71'), Morcillo, Rodellar, Alonso (Ibarbia, 67'), Galán, Juan Domínguez, Silas, Goikoetxea (Urbieta, 81').
REAL SOCIEDAD B: Bardaji, Odriozola, Héctor, Ugarte, Callens, Bispo, Merquelanz (Muguruza, 67'), Alejandro (Sangalli, 74'), Hernández (Bautista, 57'), Capilla, Oyarzun.
GOLAK: 1-0: Galán (22'). 2-0: Callens, bere atean (40'). 3-0: Goikoetxea (57'). 4-0: Silas (71').
EPAILEA: Albert Catalá Ferrán (Katalunia). Txartel horiak: Aimar Sagastibeltza (Real Union ); Bi txartel horirekin kanporatu du: Bispo (Real Sociedad B).
Aspaldiko partez Real Sociedad Bren aurka Stadium Galen irabaztea lortu du Real Unionek. Neurketa erosoa izan da etxekoentzat, eta mendean izan dituzte donostiarrak une oro. Indartsu irten dira txuribeltzak berdegunera, hegaletatik eramanez erasoa. Lehen gola berriz, geldikako jokaldi batean iritsi da. Gorge Galanek sartu du ezkerrez, 22.minutuan. Etxekoen aldeko norabidea hartu du norgehiagokak atsedenaldia baino lehen. Bispok bigarren txartel horia ikusi eta zelaia utzi behar izan du. Gainera, Callensek bere atean sartu du baloia, Galanen erdiratze bat urrundu nahiean. Bi goleko aldearekin eta jokalari bat gehiagorekin hartu du, beraz, Unionek, aldagelarako bidea.
Bigarren zatian, lehiatik atera arazi du Real Unionek Sanse. Partida kontrolatzeko asmoz irten da, baloi jabetza luzeen bidez. 57.minutuan hirugarren gola sartu du Iñaki Goikoetxeak, Urkizuren erdiratzea buruz errematatuta. Hortik aurrera, donostiarrek amore eman dute, eta irundarrak jaun eta jabe izan dira Stadium Galeko futbol zelaian. Silasek laugarrena egin du, Urkizuren pasea jaso eta atezaina baselina ederraz gaindituta. Ondoren, ligan aritzeko aukera handirik izan ez duten jokalari gazteak zelairatu ditu Aitor Zulaikak. Ibarbiak eta Iriondok freskotasuna eman diote defentsari. Iñigo Urbieta harrobiko jokalariak ligan debuta egiteko aukera izan du. Arratsalde borobila izan da, sailkapeneko lehen postuan bukatu duelako Real Unionek.