TXINGUDI RUGBY KLUBEKO EMAKUMEEK PLAIAUNDIN JASOKO DUTE MUNGIA

2023/05/12
TXINGUDI RUGBY KLUBEKO EMAKUMEEK PLAIAUNDIN JASOKO DUTE MUNGIA

Gizonezkoak BRT Menditarrak antolatzen duen Errugbi Egunean izanen dira Rugby Seven txapelketa jokatzen

Txingudi Rugby Klubeko emakume eta gizonezkoek txapelketa bana izanen dute asteburu honetan. Lehenbizikoak etxean arituko dira eta Plaiaundin jasoko dute Mungia, denboraldiko laugarren lagunartekoa jokatzeko. Bertzalde, gizonezkoak Larraintzarren izanen dira BRT Menditarrak antolatutako Errugbi Egunean, Rugby Seven txapelketa jokatzen.

Maider Aizpuruaren eta Asun Gamindezen taldeak martxa hartu du eta asteburu honetan denboraldiko laugarren lagunartekoa jokatuko du Plaiaundin, Mungia taldearen kontra. Neurketa bihar ospatuko da, maiatzaren 13an, 12:30etik aitzinera. Bi talde hauek dagoeneko elkar ezagutzen dute, izan ere, pasa den martxoak bertze lagunarteko bat jokatu zuten Mungiako Atxurizubi zelaian. Txingudikoak denboraldi honetan, Nafarroako selekzioaren, Mungiaren eta Sarako Izarraren kontra neurtu dira. Honez gain, Bardozeko taldearekin batera, topaketa bat ere ospatuko zuten apirilean.

Bertzalde, klubeko gizonezkoak Larraintzarren izanen dira bihar ere. Hauek Baztango BRT Menditarrak klubak antolatzen duen Errugbi Egunean egonen dira, izan ere, Rugby Seven txapelketa bat ospatuko dute egitarauaren barrenean. Bertan, baztandarren kontra eta Iruñaren kontra bina partida jokatuko dituzte. Txapelketaz gain, haurrentzako ekintzak, kontzertuak eta afaria izanen dute Larrraintzarren.